4 Eta hurbil cen Bazco, Iuduen bestá.
5 Bada beguiac altchatu cituenean Iesusec eta ikussi çuenean ecen gendetze handia ethorten cela harengana, diotsa Philipperi, Nondic erossiren dugu ogui, hauc ian deçatençat?
6 (Baina haur erraiten çuen haren enseyatzeagatic, ecen berac baçaquian, cer eguiteco çuen)
7 Ihardets cieçón Philippec, Ber-ehun dineroren oguiaz ezliqueye asco, den gutiena batbederac har leçan.
8 Diotsa bere discipuluetaric batec, Andriu Simon Pierrisen anayeac.
9 Baduc hemen muthilcobat, dituenic borz ogui garagarrezcoric, eta bi arrain: baina hauc cer dirade hambaten arteco?
10 Eta erran ceçan Iesusec, Iar eraci eçaçue gendea. Eta cen belhar handi leku hartan. Iar citecen bada borz milla guiçonen contuaren inguruä.