43 Ihardets ceçan bada Iesusec eta erran ciecén, Ezteçaçuela murmura çuen artean.
44 Nehor ecin dathor enegana, baldin ni igorri nauen Aitac tira ezpadeça: eta nic resuscitaturen dut hura azquen egunean.
45 Scribatua da Prophetetan, Eta içanen dirade guciac Iaincoaz iracatsiac. Norc-ere beraz ençun baitu Aitaganic eta ikassi, hura ethorten da enegana.
46 Ez Aita ikussi duenez nehorc, Iaincoaganic denac baicen: harc ikussi du Aita.
47 Eguiaz eguiaz erraiten drauçuet, ni baithan sinhesten duen guciac badu vicitze eternala.
48 Ni naiz vicitzeco oguia.
49 Çuen aitéc ian vkan duté manná desertuan, eta hil içan dirade.