62 Cer date bada baldin ikus badeçaçue guiçonaren Semea igaiten lehen cen lekura?
63 Spiritua da viuificatzen duena, haraguiac eztu deus probetchatzen: nic erraiten drauzquiçuedan hitzac spiritu dirade eta vicitze.
64 Baina badirade batzu çuetaric sinhesten eztutenic. Ecen baçaquian hatseandanic Iesusec cein ciraden sinhesten etzutenac, eta cein cen hura tradituren çuena.
65 Eta erraiten çuen, Halacotz erran drauçuet ecen nehor ecin dathorrela enegana, baldin ene Aitaz eman ezpaçayo.
66 Orduandanic haren discipuluetaric anhitz guibelerat citecen: eta guehiagoric etzabiltzan harequin.
67 Erran ciecén bada Iesusec hamabiey, Ala çuec-ere ioan nahi çarete?
68 Ihardets cieçón bada Simon Pierrisec, Iauna, norengana ioanen gara? vicitze eternalezco hitzac dituc hic: