1 Eta guero baçabilan Iesus Galilean: ecen etzén Iudean ebili nahi, ceren Iuduac baitzabiltzan hura hil nahiz.
2 Eta hurbil cen Iuduén bestá tabernaclén deitzen cena.
3 Erran cieçoten bada bere anayéc, Parti adi hemendic eta habil Iudearát, hire discipuluec-ere ikus ditzatençát hire obra eguiten dituanac.
4 Ecen nehorc eztic deus secretuan eguiten, estimationetan içan nahiz dabilanec, baldin gauça hauc eguiten badituc, manifesta ieçoc eure buruä munduari.
5 Ecen are haren anayec-ere etzuten sinhesten hura baithan.
6 Dioste bada Iesusec, Ene demborá ezta oraino ethorri: baina çuen demborá bethi da prest.
7 Ecin munduac gaitzets çaitzaquezte çuec: baina niri gaitz darizt: ceren nic testificatzen baitut harçaz, ecen haren obrác gaichto diradela.