19 Eztrauçue Moysesec eman Leguea? eta ezpaitu çuetaric batec-ere obratan eçarten Leguea? Cergatic çabiltzate ni hil nahiz?
20 Ihardets ceçan populuac eta erran, Deabrua duc hic: nor dabila hi hil nahiz?
21 Ihardets ceçan Iesusec eta erran ciecén, Obrabat eguin dut, eta guciac miraz çaudete.
22 Baina halere Moysesec eman drauçue Circoncisionea, (ez Moysesganic denez, baina Aitetaric) eta Sabbathoan circonciditzen duçue guiçona.
23 Baldin Circoncisionea recebitzen badu guiçonac Sabbathoan, Moysesen Leguea hauts eztadinçát: asserre çarete ene contra ceren guiçon-bat ossoqui sendatu dudan Sabbathoan?
24 Ezteçaçuela iugea apparentiaren araura, baina iugemendu bidezco batez iugea eçaçue.
25 Erraiten çutén bada Ierusalemetar batzuc, Ezta haur hiltzeco bilhatzen dutena?