28 Oihuz cegoen bada Iesus templean, iracasten çuela eta erraiten, Eta ni nauçue eçagutzen, eta nondic naicén badaquiçue, eta neure buruz eznaiz ethorri, baina da eguiati ni igorri nauena, cein ezpaituçue çuec eçagutzen.
29 Baina nic eçagutzen dut hura, ceren harenganic bainaiz, eta harc igorri bainau.
30 Orduan hura hatzaman nahiz çabiltzan: baina nehorc etzitzan escuac eçar haren gainean, ecen etzén oraino ethorri haren orena.
31 Eta gendetzecoataric anhitzec sinhets ceçaten hura baithan, eta erraiten çutén, Christec dathorrenean guehiago miraculu eguinen othe du, hunec eguiten dituenac baino?
32 Ençun ceçaten Phariseuéc gendetzea hauén gainean harçaz murmuratzen: eta igor citzaten Phariseuéc eta Sacrificadore principaléc officierac hura hatzaman leçatençát.
33 Erran ciecén bada Iesusec, Oraino dembora gutibatetacotz çuequin naiz, guero banoa igorri nauènaganát.
34 Bilhaturen nauçue eta ez eridenen: eta non ni içanen bainaiz, hara çuec ecin ethor çaitezquete.