40 Anhitzec bada gendetzecoetaric propos haur ençun çutenean, erraiten çuten, Haur da eguiazqui Propheta hura.
41 Bercéc erraiten çutén, Haur da Christ. Eta batzuc erraiten çutén, Alabaina Galileatic ethorriren da Christ?
42 Eztu Scripturac erraiten, ecen Dauid-en hacitic, eta Bethlehemgo Dauid egoiten cen burgutic Christ ethorriren dela?
43 Dissensione eguin cedin bada populuaren artean harengatic.
44 Eta hetaric batzuc nahi çuten hatzaman, baina nehorc etzitzan eçar haren gainea escuac
45 Ethor citecen bada officierac Sacrificadore principaletara eta Phariseuetara, eta hec erran ciecén, Cergatic eztuçue hura ekarri?
46 Ihardets ceçaten officieréc, Egundano ezta hala minçatu guiçonic, nola guiçon haur.