42 Eztu Scripturac erraiten, ecen Dauid-en hacitic, eta Bethlehemgo Dauid egoiten cen burgutic Christ ethorriren dela?
43 Dissensione eguin cedin bada populuaren artean harengatic.
44 Eta hetaric batzuc nahi çuten hatzaman, baina nehorc etzitzan eçar haren gainea escuac
45 Ethor citecen bada officierac Sacrificadore principaletara eta Phariseuetara, eta hec erran ciecén, Cergatic eztuçue hura ekarri?
46 Ihardets ceçaten officieréc, Egundano ezta hala minçatu guiçonic, nola guiçon haur.
47 Halacotz ihardets ciecen Phariseuéc, Ezothe cinatezte çuec-ere seducitu?
48 Ala Gobernadoretaric edo Phariseuetaric batec-ere sinhetsi du hura baithan?