45 Ethor citecen bada officierac Sacrificadore principaletara eta Phariseuetara, eta hec erran ciecén, Cergatic eztuçue hura ekarri?
46 Ihardets ceçaten officieréc, Egundano ezta hala minçatu guiçonic, nola guiçon haur.
47 Halacotz ihardets ciecen Phariseuéc, Ezothe cinatezte çuec-ere seducitu?
48 Ala Gobernadoretaric edo Phariseuetaric batec-ere sinhetsi du hura baithan?
49 Baina populu Leguea cer den eztaquian haur, maradicatua da.
50 Dioste Nicodemo harengana gauaz ethorri içan cenac, cein baitzén hetaric bat,
51 Ala gure Legueac condemnatzen du nehor, bera behin ençun gabe, eta cer eguin duen eçagutu gabe?