8 Çuec igan çaitezte besta hunetara: ni eznaiz oraino igaiten besta hunetara, ceren ene demborá ezpaita oraino bethe.
9 Eta gauça hauc erran cerauztenean egon cedin Galilean.
10 Eta igan ciradenean haren anayeac, orduan hura-ere igan cedin bestara, ez aguerriz, baina ichilic beçala.
11 Iuduéc bada bilhatzen çuten hura bestán, eta erraiten çuten, Non da hura?
12 Eta murmuratione handia cen populuaren artean harçaz: ecen batzuc erraiten çuten Guiçon ona da: eta bercéc erraiten çutén, Ezta: baina seducitzen du populua.
13 Badaric-ere nehor frangoqui etzén minço harçaz, Iuduén beldurrez.
14 Eta besta ia erdi iragan cenean, igan cedin Iesus templera, eta iracasten ari cen.