9 Eta gauça hauc erran cerauztenean egon cedin Galilean.
10 Eta igan ciradenean haren anayeac, orduan hura-ere igan cedin bestara, ez aguerriz, baina ichilic beçala.
11 Iuduéc bada bilhatzen çuten hura bestán, eta erraiten çuten, Non da hura?
12 Eta murmuratione handia cen populuaren artean harçaz: ecen batzuc erraiten çuten Guiçon ona da: eta bercéc erraiten çutén, Ezta: baina seducitzen du populua.
13 Badaric-ere nehor frangoqui etzén minço harçaz, Iuduén beldurrez.
14 Eta besta ia erdi iragan cenean, igan cedin Iesus templera, eta iracasten ari cen.
15 Eta miraz ceuden Iuduac, cioitela, Nolatan hunec letrác daquizqui, ikassi gabe?