15 Çuec haraguiaren arauez iugeatzen duçue, nic eztut iugeatzen nehor.
16 Eta baldin iugea badeçat-ere nic, ene iugemendua eguiazco da: ecen eznaiz neuror, baina ni eta ni igorri nauen Aita.
17 Baina çuen Leguean-ere scribatua da, ecen bi guiçonen testimoniagea sinhesteco dela.
18 Ni naiz neurorçaz testificatzen dudana, eta testificatzen du niçaz ni igorri nauen Aitac.
19 Erraiten ceraucaten bada, Non da hire Aita? Ihardets ceçan Iesusec, Ez ni nauçue eçagutzen, ez ene Aita: baldin ni eçagutzen baninduçue, ene Aita-ere eçagut cindeçaquete.
20 Hitz hauc erran citzan Iesusec thesaurerian, iracasten ari cela templean: eta nehor etzaquión lot, ceren oraino ezpaitzén ethorri haren orena
21 Erran ciecén bada berriz Iesusec, Ni banoa eta bilhaturen nauçue, eta çuen bekatuan hilen çarete: norat ni ioaiten bainaiz, çuec ecin çatozquete.