32 Eta duçue eçaguturen Eguiá, eta Eguiác çuec libre eguinen çaituzte.
33 Ihardets cieçoten, Abrahamen hacia gaituc, eta nehor eztiagu cerbitzatu egundano: nola dioc hic gu libre içanen garela?
34 Ihardets ciecén Iesusec, Eguiaz eguiaz erraiten drauçuet ecen bekatua eguiten duen gucia bekatuaren cerbitzari dela.
35 Eta cerbitzaria ezta egoiten bethierecotz etchean, semea dago bethierecotz.
36 Bada baldin Semeac çuec libre eguin baçaitzate, eguiazqui libre içanen çarete.
37 Badaquit ecen çuec Abrahamen hacia çaretela: baina ni hil nahiz çabiltzate, ceren ene hitzac ezpaitu lekuric çuec baithan.
38 Nic erraiten dut neure Aita baithan ikussi dudana: eta çuec eguiten duçue çuen aita baithan ikussi duçuena.