22 Gauça hauc erran citzaten haren aitaméc, ceren beldur baitziraden Iuduén: ecen ia ordenatu çuten Iuduéc, baldin nehorc aithor baleça hura licela Christ, synagogatic iraitz ledin.
23 Halacotz haren aitaméc erran ceçaten, Adin du, bera interroga eçaçue.
24 Dei ceçaten bada bigarren aldian guiçon itsu içana, eta erran cieçoten, Emóc gloria Iaincoari: guc bacequiagu ecen guiçon hori gaichtoa dela.
25 Ihardets ceçan bada harc, eta erran ceçan, Gaichto denez eztaquit: gauçabat badaquit, ecen itsu nincelaric orain badacussadala.
26 Eta erran cieçoten berriz, Cer eguin drauc? nolatan irequi ditu hire beguiac?
27 Ihardets ciecén, Ia erran drauçuet, eta eztuçue ençun: cergatic berriz ençun nahi duçue? ala çuec-ere haren discipulu eguin nahi çarete?
28 Orduan iniuria ceçaten hura, eta erran ceçaten, Aicén hi haren discipulu: guçaz den becembatean, Moysesen discipulu gaituc.