23 Halacotz haren aitaméc erran ceçaten, Adin du, bera interroga eçaçue.
24 Dei ceçaten bada bigarren aldian guiçon itsu içana, eta erran cieçoten, Emóc gloria Iaincoari: guc bacequiagu ecen guiçon hori gaichtoa dela.
25 Ihardets ceçan bada harc, eta erran ceçan, Gaichto denez eztaquit: gauçabat badaquit, ecen itsu nincelaric orain badacussadala.
26 Eta erran cieçoten berriz, Cer eguin drauc? nolatan irequi ditu hire beguiac?
27 Ihardets ciecén, Ia erran drauçuet, eta eztuçue ençun: cergatic berriz ençun nahi duçue? ala çuec-ere haren discipulu eguin nahi çarete?
28 Orduan iniuria ceçaten hura, eta erran ceçaten, Aicén hi haren discipulu: guçaz den becembatean, Moysesen discipulu gaituc.
29 Guc baceaquiagu ecen Moysesi minçatu içan çayola Iaincoa: baina haur nondic den etzeaquiagu.