27 Ihardets ciecén, Ia erran drauçuet, eta eztuçue ençun: cergatic berriz ençun nahi duçue? ala çuec-ere haren discipulu eguin nahi çarete?
28 Orduan iniuria ceçaten hura, eta erran ceçaten, Aicén hi haren discipulu: guçaz den becembatean, Moysesen discipulu gaituc.
29 Guc baceaquiagu ecen Moysesi minçatu içan çayola Iaincoa: baina haur nondic den etzeaquiagu.
30 Ihardets ceçan guiçonac eta erran ciecén, Segur, hunetan da miraculua, ceren çuec ezpaitaquiçue nondic den, eta irequi baititu ene beguiac.
31 Eta badaquigu ecen Iaincoac vicitze gaichtotacoac eztituela ençuten: baina baldin norbeit Iaincoaren cerbitzari bada, eta haren vorondatea eguiten badu, hura ençuten du.
32 Egundano ençun içan ezta ecen nehorc irequi duela itsu sorthuren beguiric.
33 Baldin ezpaliz haur Iaincoaganic, deus ecin laidi.