8 Bada auçoéc, eta lehen ikussi çutenéc ecen itsu cela, erraiten çutén, Ezta haur iarriric ohi cegoena eta escatzen cena?
9 Batzuc erraiten çutén, Haur da: eta bercéc, Hura dirudi, Baina berac erraiten çuen, Ni naiz hura.
10 Erran cieçoten bada, Nolatan irequi içan dirade hire beguiac?
11 Ihardets ceçan harc, eta erran ceçan, Iesus deitzen den guiconac lohi eguin du, eta frotatu ditu ene beguiac, eta erran draut, Oha Siloeco ikuzgarrira, eta garbi adi. Bada ioanic eta garbituric ikustea recebitu dut.
12 Orduan erran cieçoten, Non da hura? Dio, Eztaquit.
13 Eramaiten dute itsu ohi cen hura Phariseuetara.
14 Eta cen Sabbathoa Iesusec lohia eguin çuenean eta haren beguiac irequi cituenean.