18 Ecen erran vkan drauçuela, nola azquen demboretan içanen diraden abusariac, bere gaichtaquerietaco guthicién araura ebiliren diradenac.
19 Hauc dirade bere buruäc separatzen dituztenac, gende animalac, Spiritua eztutenac.
20 Baina çuec, maiteác çuen fede gucizco sainduaren gainera çuen buruäc edificatzen dituçuela, eta Spiritu sainduaz othoitz eguiten duçuela,
21 Elkar Iaincoaren charitatean conserua eçaçue, Iesus Christ gure Iaunaren misericordiaren beguira çaudetela vicitze eternalecotzat.
22 Eta auçue batzuéz pietate, discretionez vsatzen duçuela.
23 Eta berceac iciduraz saluaitzaçue, sutic arrapatzen dituçuela, haraguiaz maculatu arropari-ere gaitz daritzoçuela.
24 Gaineracoaz, trebucatu gabe beguira, eta bozcariorequin irreprehensible bere gloria aitzinera eraman ahal çaitzaizqueten Iainco çuhur bakoitzari, eta gure Saluadoreari, dela gloria eta magnificentia eta indar eta puissança, eta orain eta secula gucietacotz. Amen.