29 Eta hura, Ainguerua ikussiric trubla cedin haren erranaren gainean, eta pensatzen çuen ceric licén salutatione hura.
30 Orduan diotsa Aingueruäc, Mariá, eztunala beldurric, ecen eriden dun gratia Iaincoa baithan.
31 Eta horrá, concebituren dun eure sabelean, eta erdiren aiz seme batez eta deithuren dun haren icena Iesus.
32 Hura içanen dun handi, eta eritziren ciayón Subiranoaren Semé: eta emanen diraucan Iainco Iaunac bere aita Dauid-en thronoa.
33 Eta regnaturen din Iacob-en etchearen gainean eternalqui, eta haren resumaren finic eztun içanen.
34 Erran ciecón orduan Mariac Aingueruäri, Nola içanen da hori, guiçonic eçagutzen eztudanaz gueroz.
35 Eta ihardesten çuela Aingueruäc erran cieçón, Spiritu saindua hire gainera ethorriren dun eta Subiranoaren verthuteac itzal eguinen draun eta halacotz hitaric sorthuren den saindua, Iaincoaren Seme deithuren dun.