53 Gosse ciradenac bethe ditu onez: eta abratsac igorri ditu hutsic
54 Sustengatu vkan du Israel bere haourra, bere misericordiáz orhoit içanez.
55 Gure aitey minçatu çayen beçala, Abrahami eta haren haciari iagoiticotz.
56 Eta egon cedin Maria harequin hirur hilebetheren inguruä: guero itzul cedin bere etcherát.
57 Eta compli cedin Elisabethen ertzeco demborá: eta erdi cedin seme batez.
58 Eta ençun ceçaten haren auçoéc eta ahaidéc, nola frangoqui Iaunac bere misericordia declaratu çuen harengana, eta alegueratzen ciraden harequin.
59 Eta guertha cedin, çortzigarreneco egunean ethor baitzitecen haourtchoaren circonciditzera, eta deitzen çuten hura bere aitaren icenaz, Zacharias.