56 Eta egon cedin Maria harequin hirur hilebetheren inguruä: guero itzul cedin bere etcherát.
57 Eta compli cedin Elisabethen ertzeco demborá: eta erdi cedin seme batez.
58 Eta ençun ceçaten haren auçoéc eta ahaidéc, nola frangoqui Iaunac bere misericordia declaratu çuen harengana, eta alegueratzen ciraden harequin.
59 Eta guertha cedin, çortzigarreneco egunean ethor baitzitecen haourtchoaren circonciditzera, eta deitzen çuten hura bere aitaren icenaz, Zacharias.
60 Baina ihardesten çuela haren amac erran ceçan, Ez, baina deithuren da Ioannes.
61 Eta erran cieçoten, Eztun nehor hire ahaidetan icen horrez deitzen denic.
62 Orduan keinu eguin cieçoten haren aitari, nola nahi luen hura dei ledin.