65 Eta icidura ethor cedin aldiri hetaco gucién gainera, eta Iudaco herri mendiçu orotan publica citecen hitz hauc guciac.
66 Eta ençun cituzten guciéc, eçar citzaten bere bihotzean, erraiten çutela, Nor haourtcho haur içanen da? Eta Iaunaren escua cen harequin.
67 Orduan haren aita Zacharias bethe cedin Spiritu sainduaz: eta prophetiza ceçan, cioela,
68 Laudatu dela Israeleco Iainco Iauna, ceren visitatu eta redemitu baitu bere populua.
69 Eta alchatu baitraucu saluamendutaco adarra Dauid bere cerbitzariaren etchean.
70 Nola minçatu içan baita bere Propheta saindu bethidanic içan diradenen ahoz.
71 Salbu içanen guinela gure etsayetaric eta guri gaitz çarizcuten gucién escutic.