14 Halacotz Tyr eta Sidon emequiago tractatuac içanen dirade iudicioan ecen ez çuec.
15 Eta hi Capernaum cerurano altchatu içan aicena, iffernurano beheraturen aiz.
16 Çuec ençuten çaituztenac, ni ençuten nau: eta çuec iraizten çaituztenac, ni iraizten nau: eta ni iraizten nauenac, ni igorri nauena iraizten du.
17 Eta itzuli içan dirade hiruroguey eta hamarrac bozcariorequin, cioitela, Iauna, deabruac-ere suiet eguiten ciaizquiguc hire icenean:
18 Eta erran ciecén, Ikusten nuen Satan chistmista beçala cerutic erorten.
19 Huná, badrauçuet bothere suguén eta scorpionén gainean ebilteco, eta etsayaren puissança guciaren gainean: eta deussec eztrauçue calteric eguinen.
20 Ordea harçaz etzaiteztela aleguera, ceren spirituac suiet eguiten çaizquiçuen: baina aitzitic aleguera çaitezte, ceren çuen icenac scribatuac baitirade ceruètan.