15 Eta hi Capernaum cerurano altchatu içan aicena, iffernurano beheraturen aiz.
16 Çuec ençuten çaituztenac, ni ençuten nau: eta çuec iraizten çaituztenac, ni iraizten nau: eta ni iraizten nauenac, ni igorri nauena iraizten du.
17 Eta itzuli içan dirade hiruroguey eta hamarrac bozcariorequin, cioitela, Iauna, deabruac-ere suiet eguiten ciaizquiguc hire icenean:
18 Eta erran ciecén, Ikusten nuen Satan chistmista beçala cerutic erorten.
19 Huná, badrauçuet bothere suguén eta scorpionén gainean ebilteco, eta etsayaren puissança guciaren gainean: eta deussec eztrauçue calteric eguinen.
20 Ordea harçaz etzaiteztela aleguera, ceren spirituac suiet eguiten çaizquiçuen: baina aitzitic aleguera çaitezte, ceren çuen icenac scribatuac baitirade ceruètan.
21 Ordu hartan berean aleguera cedin Iesus spirituz, eta erran ceçan, Aitá, ceruco eta lurreco Iauná, esquerrac rendatzen drauzquiat, ceren estali baitrauztec gauça hauc çuhurréy eta adituey, eta manifestatu baitrauztec haour chipiey: bay Aitá, ceren hala içan baita hire placer ona.