22 Orduan discipuluetarat itzuliric erran ceçan, Gauça guciac niri neure Aitaz eman çaizquit, eta nehorc eztaqui nor den Semea, Aitác baicen: eta nor den Aita, Semeac baicen, eta nori-ere Semeac manifestatu nahi vkanen baitrauca.
23 Eta discipuluetarat itzuliric, appart erran ciecén, Dohatsu dirade çuec dacusquiçuen gauçac dacusquiten beguiac.
24 Ecen erraiten drauçuet, anhitz Prophetac eta reguec desiratu vkan dutela çuec ikusten dituçuen gaucén ikustera, eta ezpaitituzte ikussi: eta ençuten dituçuen gaucén ençutera, eta ezpaitituzte ençun.
25 Orduan huná, Legueco doctorbat iaiqui cedin, hura tentatzen çuela, eta cioela, Magistruá, cer eguinez vicitze eternala heretaturen dut?
26 Eta harc erran cieçón, Leguean cer da scribatua? nola iracurtzen duc?
27 Eta harc ihardesten çuela erran ceçan, Onhetsiren duc eure Iainco Iauna eure bihotz guciaz, eta eure arima guciaz, eta eure indar guciaz, eta eure pensamendu guciaz: eta eure hurcoa eure buruä beçala.
28 Orduan erran cieçón, Vngui ihardetsi duc: hori eguic eta vicico aiz.