27 Eta harc ihardesten çuela erran ceçan, Onhetsiren duc eure Iainco Iauna eure bihotz guciaz, eta eure arima guciaz, eta eure indar guciaz, eta eure pensamendu guciaz: eta eure hurcoa eure buruä beçala.
28 Orduan erran cieçón, Vngui ihardetsi duc: hori eguic eta vicico aiz.
29 Baina harc bere buruä iustificatu nahiz, erran cieçón Iesusi, Eta nor da ene hurcoa?
30 Eta ihardesten çuela Iesusec erran ceçan, Guiçombat iausten cen Ierusalemetic Iericora, eta eror cedin gaichtaguinén artera, eta hec hura billuciric, eta çaurthuric ioan citecen, hura erdi hilic vtziric.
31 Eta encontruz Sacrificadorebat iauts cedin bide harçaz beraz: eta hura ikussiric berce aldetic iragan cedin.
32 Halaber Leuitabat-ere leku hartara helduric eta hura ikussiric, berce aldetic iragan cedin.
33 Baina Samaritanobat bere bidea iragaiten çuela, ethor cedin harengana, eta hura ikussiric compassione har ceçan.