11 Eta cein da çuetaric aitá, semea ogui esca badaquió, harribat emanen draucana? edo baldin arrain esca badaquio, ala arrainaren lekuan suguebat emanen drauca?
12 Edo baldin arraultze baten esca badadi, ala scorpiona emanen drauca?
13 Beraz çuec baldin gaichto çaretelaric, badaquiçue gauça onén çuen haourrey emaiten, cembatez guehiago çuen Aita celestialac emanen draue Spiritu saindua escaturen çaizconey.
14 Orduan egotz ceçan campora deabrubat, eta hura cen mutu: eta guertha cedin, deabrua ilki cenean, minça baitzedin mutua: eta mirets ceçaten gendetzéc.
15 Eta hetaric batzuc erran ceçaten, Beelzebub deabruén princearen partez egoizten ditu campora deabruac.
16 Eta berceac tentatzen çutela, signo cerutic esquez çaizcan.
17 Baina harc nola baitzequizquian hayén pensamenduac, erran ciecén, Bere contra partitua den resuma gucia, deseguiten da: eta etche bere contra partitua erorten da.