27 Eta guertha cedin gauça hauc erraiten cituela, altchaturic voza emazte batec populuaren artetic, erran baitzieçón, Dohatsu dituc hi egari auen sabela, eta hic edosqui dituán vgatzac.
28 Eta harc erran ceçan, Baina aitzitic dohatsu dirade Iaincoaren hitza ençuten, eta hura beguiratzen dutenac.
29 Eta gendetzeac biltzen ciradela, has cedin erraiten, Generatione haur gaichtoa da: signo esquez dago: baina signoric etzayó emanen Ionas prophetaren signoa baicen.
30 Ecen nola Ionas Niniuacoey signo içan baitzayen, hala içanen çayó guiçonaren Semea-ere generatione huni.
31 Egu-erdi aldeco reguina iaiquiren da iudicioan generatione hunetaco guiçonequin, eta condenaturen ditu: ceren ethor baitzedin lurraren bazterretic Salomonen sapientiaren ençutera: eta huná, Salomon bainoagoa leku hunetan:
32 Niniuaco guiçonac iaiquiren dirade iudicioan generatione hunequin, eta condemnaturen duté: ceren Ionasen predicationera emenda baitzitecen: eta huná, Ionas bainoagoa leku hunetan.
33 Eta nehorc candela irachequia eztu leku estalian eçarten, ez gaitzurupean: baina candelerean, sartzen diradenéc arguia ikus deçatençat.