33 Eta nehorc candela irachequia eztu leku estalian eçarten, ez gaitzurupean: baina candelerean, sartzen diradenéc arguia ikus deçatençat.
34 Gorputzaren candelá, beguia da: beraz baldin hire beguia simple bada, hire gorputz gucia ere argui duquec: baina gaichto bada, hire gorputza-ere ilhun duquec.
35 Considera eçac bada hitan den arguia ilhumbe eztén.
36 Beraz baldin hire gorputz gucia argui bada, parteric batre ilhunic eztuela: argui içanen duc gucia, candelác bere claretateaz arguitzen auènean beçala.
37 Eta minçatu cenean, othoitz eguin cieçon Phariseu batec barazcal ledin hura baithan, eta Iesus sarthuric iar cedin mahainean.
38 Baita Phariseuac hori ikussiric mirets ceçan ceren lehenic ezpaitzedin ikuz barazcal aitzinean.
39 Eta erran cieçón Iaunac, Baina çuec Phariseuoc coparen eta plataren campoco aldea chahutzen duçue: baina çuen barnean dena, bethea da harrapaqueriaz eta gaichtaqueriaz.