47 Maledictione çuen gainean, ecen edificatzen dituçue Prophetén thumbác, eta çuen aitéc hil vkan dituzte hec.
48 Segurqui testificatzen duçue ceuroc çuen aiten obretan consentitzen duçuela: ecen hec hil dituzte, eta çuec edificatzen dituçue hayén thumbác.
49 Halacotz Iaincoaren sapientiac-ere erran du, Igorriren ditut hetara Prophetác eta Apostoluac, eta hetaric hilen duté eta persecutaturen.
50 Natione huni galdeguin daquionçat, munduaren creationeaz gueroztic issuri den Propheta gucién odola:
51 Abelen odoletic Zachariasen odolerano, cein hil vkan baitzutén aldareari eta templeari artean: are diotsuet, galde eguinen çayola natione huni.
52 Maledictione çuen gainean Legueco doctorác: ecen eçagutzearen gakoa kendu duçue: ceuroc etzarete sarthu içan, eta sartzen ciradenac beguiratu dituçue.
53 Eta gauça hauc hæy erraiten cerauztenean, has cequitzon Scribác eta Phariseuac haguitz hertsen, eta propos iradoquiten anhitz gauçaz.