1 Bizquitartean bildu içanic gendetze mulço handiac hambat non elkar aurizquiten baitzutén, has cequién erraiten bere discipuluey, Lehenic beguira çaitezte Phariseuén altchagarritic, cein baita hypocrisiá.
2 Ecen ezta deus estaliric aguerturen eztenic: ezeta deus secreturic iaquinen eztenic.
3 Halacotz ilhumbean erran dituçuen gauçác, arguian ençunen dirade: eta beharrira gamberetan erran duçuena, predicaturen da etche gainetan.
4 Eta diotsuet çuey neure adisquideoy, Etzaretela beldur gorputza hiltzen dutenén, eta guero ezpaitute cer guehiagoric eguin deçaten.
5 Baina eracutsiren drauçuet noren beldur behar çareten: çareten beldur, hil duqueenean gehennara egoiztecó authoritatea duenarén: are diotsuet, haren beldur çareten.
6 Eztira borz parra-chori bi dirutchotan saltzen, eta hetaric bat ezpaita ahanciric Iaincoaren aitzinean ?
7 Baina çuen buruco bilo guciac-ere contatuac dirade etzaretela beraz beldur: parra-chori araldeac baino guehiago balio duçue çuec.