11 Eta eramanen çaituztenean synagoguetara, eta magistratuetara, eta potestatetara, eztuçuela ansiaric, nola edo cer ihardetsiren duçuen edo cer erranen.
12 Ecen Spiritu sainduac iracatsiren çaituzte ordu hartan berean, cer erran behar daten.
13 Eta erran cieçón gendetzecoetaric batec, Magistruá, erróc ene anayeri parti deçan enequin heretagea.
14 Baina harc erran cieçón, Guiçoná, norc eçarri nau ni iuge, edo partitzale çuen gainean?
15 Guero erran cieçón, Ikussaçue, eta beguira çaitezte auaritiatic: ecen cembeitec onhassunez abundantia badu-ere, bere vicia eztu bere onetaric.
16 Eta erran ciecén comparationebat, cioela, Guiçon abrats baten landéc abundantqui fructu ekarri vkan duté:
17 Eta gogueta eguiten çuen bere baithan, cioela, Cer eguinen dut? ecen eztut nora bil ditzadan neure fructuac.