27 Consideraitzaçue floreac, nola handitzen diraden: eztirade nekatzen, eta eztute iruten: baina badiotsuet, are Salomon-ere bere gloria guciarequin eztela veztitu içan hetaric bat beçala.
28 Bada baldin egun landán belhar dena, eta bihar labean eçarten dena Iaincoac hala inguru veztitzen badu, cembatez areago çuec fede chipitacoac
29 Çuec beraz eztaguiçuela galderic cer ianen duçuen edo cer edanen: eta etzaiteztela dudán iar
30 Ecen gauça hauc guciac munduco gendéc bilhatzen dituzté: baina çuen Aitac badaqui, ecen hauèn beharra baduçuela.
31 Bainaitzitic bilha eçaçue Iaincoaren resumá, eta gauça hauc guciac emanen çaizquiçue gaineraco.
32 Ezaicela beldur tropel chipiá, ecen çuen Aitaren placer ona içan da çuey resumaren emaitera.
33 Sal itzaçue çuen onac, eta eman itzaçue elemosynatan. Eguin itzaçue ceurondaco çahartzen eztiraden mulsác, ceruètan thesaur nehoiz-ere falta eztaitembat: nora ohoinic ezpaita hurbiltzen, eta non cerrenec ezpaitu deseguiten.