33 Sal itzaçue çuen onac, eta eman itzaçue elemosynatan. Eguin itzaçue ceurondaco çahartzen eztiraden mulsác, ceruètan thesaur nehoiz-ere falta eztaitembat: nora ohoinic ezpaita hurbiltzen, eta non cerrenec ezpaitu deseguiten.
34 Ecen non baita çuen thesaura, han içanen da çuen bihotza-ere.
35 Bira çuen guerrunceac guerricatuac, eta çuen candelác irachequiac.
36 Eta çuec çareten noiz hayén nabussia ezteyetaric itzul daiten beguira dauden guiçonetarát irudi: dathorrenean, eta borthá bulka deçanean, bertan irequi deçotençát.
37 Dohatsu dirade cerbitzari hec, cein dathorrenean nabussiac eridenen baititu iratzarriac: eguiaz diotsuet guerricaturen dela bera, eta mahainean iar eraciren dituela, eta aitzinaraturic cerbitzaturen dituela.
38 Eta baldin badathor bigarren veillán, eta heren veillán badathor, eta hala eriden ditzan: dohatsu dirade cerbitzari hec.
39 Eta haur iaquiçue, ecen baldin baleaqui aitafamiliác cer orduz ohoina ethorteco licén, veilla leçaqueela, eta ezleçaqueela vtzi çulhatzera bere etchea.