53 Diuisionetan içanen da aitá semearen contra, eta semea aitaren contra: amá alabaren contra, eta alabá amaren contra: ama-guinharrebá bere errenaren contra, eta errena bere ama-guinharrebaren contra.
54 Guero erraiten cerauen gendetzey-ere, Ikus deçaçuenean hodeybat altchatzen dela Occidentetic, bertan dioçue, vria heldu da: eta hala guerthatzen da.
55 Eta hegoác draunsanean, erraiten duçue, ecen bero eguinen duela: eta hala guerthatzen da.
56 Hypocritác, ceruären eta lurraren itchuraren iugeatzen daquiçue: eta dembora hunez nola eztuçue iugeatzen?
57 Eta nola ceuron buruz-ere eztuçue iugeatzen bide dena?
58 Bada ioaiten aicenean eure partida contrastarequin magistratuagana, enseya adi bidean haren menetic ilkiten: tira ezeçançat iugeagana, eta iugeac eman ieçon sargeantari, eta sargeantac eçar ezeçan presoindeguian.
59 Erraiten drauat, ezaiz ilkiren handic azquen pelata-ere renda diroqueano.