1 Eta baciraden batzu dembora hartan berean hari contatzen ceraucatenic Galileanoéz, ceinén odola Pilatec nahassi vkan baitzuen hayén sacrificioequin.
2 Eta ihardesten çuela Iesusec erran ciecén, Vste duçue ecen Galileano hauc berce Galileano guciac baino bekatoreago ciradela, ceren halaco gauçác suffritu baitituzte?
3 Ezetz diotsuet: aitzitic baldin emenda ezpaçaitezte guciac halaber galduren çarete.
4 Ezpa, Siloeco dorreac gainera eroriric hil vkan cituen hemeçortzi hec, vste duçue Ierusalemeco habitant guciac baino hoguendunago ciradela?
5 Ezetz diotsuet: aitzitic baldin emenda ezpaçaitezte, guciac halaber galduren çarete.
6 Erraiten çuen comparatione haur-ere, ficotzebat çuen edocein-batec landatua bere mahastian: eta fructu bilha ethor cedin hartara: eta etzeçan eriden.
7 Eta erran cieçón mahasti çainari, Huná, hirur vrthe dic ethorten naicela fructu bilha ficotze hunetara, eta eztiat erideiten: picca eçac: certaco lurra-ere empatchatzen du?