3 Ezetz diotsuet: aitzitic baldin emenda ezpaçaitezte guciac halaber galduren çarete.
4 Ezpa, Siloeco dorreac gainera eroriric hil vkan cituen hemeçortzi hec, vste duçue Ierusalemeco habitant guciac baino hoguendunago ciradela?
5 Ezetz diotsuet: aitzitic baldin emenda ezpaçaitezte, guciac halaber galduren çarete.
6 Erraiten çuen comparatione haur-ere, ficotzebat çuen edocein-batec landatua bere mahastian: eta fructu bilha ethor cedin hartara: eta etzeçan eriden.
7 Eta erran cieçón mahasti çainari, Huná, hirur vrthe dic ethorten naicela fructu bilha ficotze hunetara, eta eztiat erideiten: picca eçac: certaco lurra-ere empatchatzen du?
8 Eta harc ihardesten çuela erran cieçón, Iauna, vtzi eçac are vrthe hunetan, inguru aitzurtu duquedano, eta vngarri eman deçaqueodano.
9 Eta baldin ekar badeça fructuric, vngui, ezpere, guero piccaturen duquec.