24 Orduan harc oihuz cegoela erran ceçan, Aita Abrahám, auc misericordia niçaz, eta igor eçac Lazaro, busta deçan bere erhi mocoa vrean, eta refresca dieçadan mihia, ecen tormentatzen nauc gar hunetan.
25 Eta erran ceçan Abrahamec, Semé, orhoit adi ecen eure onac eure vician recebitu dituala, eta Lazaroc halaber gaitzac: eta orain haur consolatzen duc, eta hi tormentatzen aiz.
26 Eta berce alde, gure eta çuen artean abysmo handibat duc: hala non hemendic çuetarát iragan nahi diradenac, ecin baititezque, ezeta hortic hunát iragan.
27 Eta erran ceçan harc, Othoitz eguiten drauat beraz, Aitá, igor deçán hori ene aitaren etchera.
28 Ecen bacitiat borz anaye, hæy testifica diecençát, hec-ere eztatocençat tormentazco leku hunetara.
29 Diotsa Abrahamec, Bacitié Moyses eta Prophetác: ençun bitzate hec.
30 Baina harc erran ceçan, Ez, aita Abrahám: baina baldin hiletaric cembeit ioan badadi hetara, emendaturen dituc.