15 Eta hetaric batec ikussi çuenean, ecen sendatu cela, itzul cedin, glorificatzen çuela Iaincoa ocengui:
16 Eta egotz ceçan bere buruä ahozpez haren oinetara, esquerrac emaiten cerauzcala, eta haur cen Samaritano.
17 Eta ihardesten çuela Iesusec erran ceçan, Eztirade hamarrac chahutu içan? Bedratziac bada non dirade?
18 Batre ezta eriden içan itzuli denic, Iaincoari gloria emaitera, arrotz haur baicen.
19 Eta erran cieçón hari, Iaiquiric oha, eure fedeac saluatu au.
20 Eta interrogatu içanic Phariseuéz noiz ethorteco cen Iaincoaren resumá: ihardets ciecén, eta erran, Ezta ethorriren Iaincoaren resumá paradarequin:
21 Eta eztute erranen, Huná hemen, edo, hará han: ecen huná, Iaincoaren resumá barnean duçue.