4 Eta baldin çazpitan egunean faltatzen badu hire contra, eta çazpitan egunean itzultzen bada hiregana, dioela, Dolu diát: barkaturen draucac.
5 Orduan erran cieçoten Apostoluéc Iaunari, Augmenta ieçaguc fedea.
6 Eta erran ceçan Iaunac, Baldin fede bacindute mustarda bihibat den becembat, erran ahal cineçaqueote marçucér huni, Erroetaric ilki adi, eta landa adi itsassoan: eta obedi cinçaqueizte.
7 Baina ceinec çuetaric, cerbitzaribat duenean laboratzen edo abrén bazcatzen ari denic, landatic itzuli denean erraiten drauca bertan, Auançadi, eta iar adi mahainean.
8 Bainaitzitic eztrauca erraiten, Appain ieçadac affaria, eta guerricaturic cerbitza neçac, ian eta edan duquedano: eta guero ian eta edan eçac hic?
9 Esquerric othe drauca cerbitzari hari, ceren eguin baititu manatu içan çaizcan gauçác? Eztut vste.
10 Hala çuec-ere, eguin dituqueçuenean manatu içan çaizquiçuen gauça guciac, erraçue, Cerbitzari inutilac gara: eguin behar guenduena eguin vkan dugu.