13 Eta publicanoac vrrun cegoela, etzituen are beguiac-ere cerurat altchatu nahi: baina bere bulharrari ceraunsón, cioela, Iauna, amatiga aquit, othoi niri bekatoreoni.
14 Badiotsuet, iautsi içan dela haur iustificaturic bere etcherat, eta ez bercea: ecen bere buruä goratzen duen gucia, beheraturen da: eta bere buruä beheratzen duena, goraturen da.
15 Eta ekarten cituzten harengana haour chipiac-ere, hec hunqui litzançat: eta hori ikus ceçatenean discipuluéc, mehatcha citzaten.
16 Baina Iesusec haourtchoac beregana deithuric, erran ceçan, Vtzitzaçue haourtchoac enegana ethortera, eta eztitzaçuela empatcha: ecen hunelacoén da Iaincoaren resumá.
17 Eguiaz erraiten drauçuet, norc-ere ezpaitu recebituren Iaincoaren resumá haourtchoac beçala, eztela sarthuren hartan.
18 Orduan interroga ceçan cembeit iaunec, cioela, Magistru oná, cer eguinez, vicitze eternala possedituren dut?
19 Eta erran cieçon Iesusec, Cergatic deitzen nauc ni on? nehor eztuc onic bat baicen, eta hura, Iaincoa.