30 Non vnguiz guehiago recebi ezteçan dembora hunetan, eta ethorteco den seculán vicitze eternala.
31 Eta harturic hamabiac erran ciecen, Huná, igaiten gara Ierusalemera, eta complituren çaizquió, guiçonaren Semeari Prophetéz scribatu içan diraden gauça guciac.
32 Ecen Gentiley liuraturen çaye, eta escarniaturen eta iniuriaturen eta thustaturen da.
33 Eta açotatu duqueitenean, hilen duté: baina hereneco egunean resuscitaturen da.
34 Eta hec gauça hautaric etzeçaten deus adi: eta ciraden hitz hauc hetaric estaliac, eta erraiten ciradenac etzituzten aditzen.
35 Eta guertha cedin hura Iericorát hurbiltzen cela, itsubat baitzén iarria bide bazterrean esque cegoela.
36 Eta harc ençun ceçanean populua iragaiten, galde eguin ceçan, hura cer cen.