33 Eta açotatu duqueitenean, hilen duté: baina hereneco egunean resuscitaturen da.
34 Eta hec gauça hautaric etzeçaten deus adi: eta ciraden hitz hauc hetaric estaliac, eta erraiten ciradenac etzituzten aditzen.
35 Eta guertha cedin hura Iericorát hurbiltzen cela, itsubat baitzén iarria bide bazterrean esque cegoela.
36 Eta harc ençun ceçanean populua iragaiten, galde eguin ceçan, hura cer cen.
37 Eta erran cieçoten ecen Iesus Nazareno iragaiten cela.
38 Orduan oihu eguin ceçan, cioela, Iesus Dauid-en semeá, auc pietate niçaz.
39 Eta aitzinean ioaiten ciradenéc mehatchatzen çutén ichil ledinçát: baina harc vnguiz oihu guehiago eguiten çuen, Dauid-en semea, auc pietate niçaz.