1 Eta guerta cedin egun hetan ethor baitzedin ordenança-bat Cesar Augustoren partez, scribuz iar ledin mundua oro.
2 (Lehen descriptione haur eguin cedin Cyrenius Syriaco gobernadore cenean)
3 Eta ioaiten ciraden guciac scributan iartera, batbedera cein bere hirirát.
4 Igan cedin bada Ioseph-ere Galileatic, Nazaretheco hiritic, Iudeara, Dauid-en ciuitate Bethlehem deitzen denera (ceren baitzén Dauid-en etchetic eta arraçatic)
5 Scributan iar ledinçát Maria emaztetan eman içan çayonarequin, cein baitzén içorra.
6 Eta guertha cedin hec han ciradela, compli baitzitecen haren ertzeco egunac.