30 Ecen ikussi dié ene beguiéc hire saluagarria,
31 Cein preparatu baituc populu gucién beguitharte aitzinean.
32 Argui Gentiley arguitzecoa, eta Israeléco hire populuaren gloriá.
33 Eta haren aita eta ama miraz ceuden harçaz erraiten ciraden gaucéz.
34 Eta benedica citzan Simeonec, eta erran cieçón haren ama Mariari, Huná, eçarri içan dun haur anhitzen destructionetan, eta anhitzen resurrectionetan Israelen, eta signotan ceini nehor contrastaturen baitzayo:
35 Are eurorren arima-ere iraganen din ezpata batec, aguer ditecençát anhitz bihotzetaco pensamenduac.
36 Bacén prophetessabat-ere Anna deitzen cenic Phanuel-en alaba, Aser-en leinuco, cein baitzén ia adin handitacoa, eta vici içan cen senharrarequin çazpi vrthez bere virginitateaz gueroztic.