39 Eta acabatu çutenean gucia Iaunaren Leguearen araura, itzul citecen Galileara, bere Nazaretheco hirira.
40 Eta haourtchoa handitzen cen eta spirituz fortificatzen, eta bethatzen cen sapientiaz: eta Iaincoaren gratiá cen haren gainean.
41 Eta ioaiten ciraden haren aita-amác vrthe oroz Ierusalemera Bazco bestán.
42 Eta hamabi vrthetara heldu cenean, igan citecen hec Ierusalemera bestaco costumaren arauez:
43 Eta hartaco egunac complitu ciradenean, hec itzultzen ciradela, azquen cedin Iesus haourra Ierusalemen: eta etzaquión ohart Ioseph, ez bere ama:
44 Baina vstez hura compainian cen, ioan citecen egun baten bidean: eta haren bilha çabiltzan ahaidén eta eçagunén artean.
45 Eta erideiten etzutenean, bihur citecen Ierusalemera, haren bilha çabiltzala.