13 Orduan erran ceçan mahasti iabeac, Cer eguinen dut? igorriren dut neure seme maitea: aguian haur dacussatenean ohoraturen duté:
14 Baina hura ikussiric laborariéc propos eduqui ceçaten, cioitela, Haur da primua: çatozte, hil deçagun haur, heretagea gure dençat.
15 Eta egotziric hura mahastitic campora, hil ceçaten. Cer bada eguinen draue hæy mahasti iabeac?
16 Ethorriren da eta deseguinen ditu laborari hec, eta emanen draue mahastia berce batzuey. Eta haur ençun çutenean erran ceçaten, Hala guertha eztadila.
17 Harc orduan hetarat behaturic dio, Cer da bada scribatua den hura, Edificaçaléc arbuyatu duten harria cantoin buru eguin içan da?
18 Harri haren gainera eroriren den gucia, çathicaturen da: eta noren gainera eroriren baita, hura du chehecaturen.
19 Orduan aiher ciraden Sacrificadore principalac eta Scribac haren gainean escuén eçartera ordu hartan berean: baina populuaren beldur citecen: ecen eçagutu vkan çutén hayén contra erran çuela comparatione haur.