41 Eta erran ciecén, Nola erraiten duté Christ Dauid-en seme dela?
42 Ikussiric ecen Dauid-ec berac dioela Psalmuén liburuän, Erran drauca Iaunac ene Iaunari, Iar adi ene escuinean,
43 Eçar ditzaquedano hiré etsayac hire oinén scabella.
44 Dauid-ec beraz Iaun hura deitzen du, eta nola da haren semé?
45 Eta populu guciac ençuten çuela, erran ciecén bere discipuluey.
46 Beguirauçue Scriba arropa lucequin ebili nahi diradenetaric, eta on dariztenetaric salutationey merkatuetan, eta lehen cadirey synagoguetan, eta lehen placey banquetetan.
47 Ceinéc iresten baitituzte ema alhargunén etcheac, are luçaqui othoitz eguin irudiz: hec recebituren duté damnatione handiagoa.