32 Eguiaz erraiten drauçuet ecen eztela iraganen mende haur, gauça hauc gucioc eguin daitezqueno.
33 Ceruä eta lurra iraganen dirade, baina ene hitzac eztirade iraganen.
34 Gogoa eyeçue bada çuen buruèy, çuen bihotzac sortha eztitecen gormandiçaz, eta hordiqueriaz, eta vicitze hunetaco ansiéz: eta subitoqui gainera ethor eztaquiçuen egun hura.
35 Ecen laço batec beçala attrapaturen ditu lur guciaren gainean habitatzen diraden guciac.
36 Veilla eçaçue bada, dembora gucian othoitz eguiten duçuela, ethorteco diraden gauça guciey itzurteco digne eguin çaiteztençat, eta guiçonaren Semearen aitzinean egon ahal çaiteztençat.
37 Eta egunáz templean iracasten ari cen, eta gauaz Oliuatzetaco deitzen den mendian egoiten cen.
38 Eta populu gucia goicean ethorten cen harengana, templean hura ençun leçançat.