25 Baina harc erran ciecén, Nationén reguéc seignoriatzen dute hayén gainean, eta hayén gainean authoritate dutenac, vnguiguile deitzen dirade.
26 Baina çueçaz ezta hala: aitzitic çuen arteco handiena biz chipién beçala: eta gobernatzen duena, cerbitzatzen duena beçala.
27 Ecen cein da handiago, mahainean iarriric dagoena, ala cerbitzun ari dena? eza mahainean iarriric dagoena? Bada ni naiz çuen artean cerbitzatzen ari dena beçala.
28 Eta çuec çarete enequin iraun duçuenac ene tentationétan.
29 Nic bada disposatzen drauçuet resumá, niri neure Aitac disposatu vkan drautan beçala.
30 Ian deçaçuençat eta edan ene mahainean ene resumán, eta iar çaitezten thronoén gainean iugeatzen dituçuela Israeleco hamabi leinuac.
31 Erran ceçan halaber Iaunac, Simon, Simon, huná, Satanec bihiaren ançora çuen bahatzeco desira dic: